martes, 9 de octubre de 2012

Amets Arzallus

Autobus batean zoaz egunero eta zure ondokoa da beti autobuseko leku bakarra.

Sortzean ginen bost anai
inork etzuen joan nahi
neri esan zidaten ai
hik balio dek hi joan hai
Afrikan ezin genuen bizi
Eta Europa ametsgai
hara bi urte Euskal Herrian
aukera hobe baten zain
baina ez dakit zer den azala
zer den begi zer den usai
autobus hontan gogoratzen naiz
pateran gentozen nornahi
han zenen estu gentozen eta
hemen tamalez zein lasai

Ni Mohamen naiz izenez
ta Iñaki ezizenez
nire motxila gizenez
disko saltzaile naizenez
autobus hontan nator goizero
neure gogo neure senez
baten bat nere ondoan ea
jartzen den itxaropenez
baina hemengoak azalez eta
hitzez zuriak direnez
bi urte hotan ez dator inor
ta hemen nago neure penez
autobus baten barruan goaz
baina bide berean ez.

Ta bakardade sakona
hik ez ez nauk abandona
koranari iaramona
ta irakurtzen dut Mahoma
hark esaten dit segi aurrera
hi baihaiz persona ona
baina badoaz bi ejekutibo
ta neskatxa baten gona
zigarroa errez bizar ta guzti
aurrera doa gizona
baina hara hor zahar bat badator
ta gerturatu da hona
lehenengoa zu zera eta
eskerrik asko amona


http://www.youtube.com/watch?v=U771qzIlwrs

Maialen Lujanbio

Hura asmakizuna
homo habilisena
bazun intentzioa
bazuen sena
bi harrik elkar jota
txispa bat aurrena
asmakizun haundina
mendetan barrena
sua da problema
zenbait basorena
edo jaki dena
berotzen duena
eta bi begiradek
sortzen dutena.




http://www.youtube.com/watch?v=vxg58catQrY